XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriro dendara sartu ziren eta sua indartu zuten.

John jaunak Ginebra botila eskaini zion koronelari.

- Ea, edan ezazu, honek ausardia emango dizu eta.

Koronelak berehala basokada Ginebra edan zuen.

- Esatera noan hau, duela hogei urteko gauza da.

- Hasi berri nintzen belazetan gora eta behera.

- Ehiztari hutsa nintzen.

- Oraindik indiarrek azal zuriko gizonen beharra sentitzen zuten.

- Bai armak lortzeko, bai edariak eta jantziak lortzeko.

- Batzuek ez ziren itzuliko.

- Baina horrek ez ninduen beldurtzen.

Harreman onak nituen indiar batzuekin.

- Baina halako batetan siux izeneko indioen hatzaparretan erori nintzen.

- Haiek dira, hain zuzen, belazeko gaiztoenak - esan zion John jaunak.

- Ezagutzen al duzu Zaldi Zuriaren ipuina?- galdetu zion koronelak.